Helburua
Ordainagirien ordainketa zatikatzeko edo geroratzeko eskaera.
Izapidea nork egin dezakeen
Zatikatzea edo geroratzea eskatzen den zorraren titularra den pertsona fisiko edo juridikoa.
Tramitea nola egin daitekeen
· Telematikoki: orri honen behealdean dagoen Instantzia berria botoiaren bidez.
Eskatzailea administrazio publikoekin elektronikoki harremanak izan BEHAR DITUEN PERTSONA JURIDIKOA EDO SUBJEKTUA bada, horrela bakarrik aurkeztu ahal izango du.
· Aurrez aurre, udaletxeko bulegoetan.
Aurkeztu beharreko agiriak
Nola eta noiz ebazten den
· Izapide hori egin aurretik, luzapenak edo zatikapenak emateko baldintzei buruz Udalean ahozko kontsulta bat egitea gomendatzen da.
· Eskabidea aurkeztu ondoren, hala badagokio, zatikatzea edo geroratzea onartzen da ebazpen bidez, zorra likidatzeko epeak adierazita.