Itxaron, mesedez...
Itxaron, mesedez...
Hizkuntza aukeratu
Egoitza Elektronikoa URROZ-VILLA
Egoitza Elektronikoa
URROZ-VILLA

Ezkontza zibila – eskaera

aren armarria URROZ-VILLA
Egoitza Elektronikoa > Ezkontza zibila – eskaera

Ezkontza zibila – eskaera

Helburua

Udaletxeko osoko bilkuren aretoan ezkontza zibila egiteko eskaera.

Izapidea nork egin dezakeen

Ezkontideetako edozein, edo haren izenean dagoen beste norbait.

Tramitea nola egin daitekeen

·         Telematikoki: orri honen behealdean dagoen Instantzia berria botoiaren bidez.

Eskatzailea administrazio publikoekin elektronikoki harremanak izan BEHAR DITUEN PERTSONA JURIDIKOA EDO SUBJEKTUA bada, horrela bakarrik aurkeztu ahal izango du.

·         Aurrez aurre, udaletxeko bulegoetan.

Aurkeztu beharreko agiriak

· Ezkontzaren eguna eta ordua, ezkongaien datuak eta ezkontza egin nahi duten korporazioko kidearen izena adierazten dituen eskabidea.

·Bi ezkontideen indarreko identifikazio-agiriaren kopia (NAN/AIZ edo pasaportea).

· Ekitaldian izango diren bi lekukoen indarreko identifikazio-agiriaren kopia (NAN, AIZ edo pasaportea).

Zenbatekoa

Ordenantza Fiskal arautzailean ezarritakoa.

Nola eta noiz ebazten den

  • Espedientea Erregistro Zibilean edo Bake Epaitegian izapidetzen da. Horretarako, lehenbailehen jo beharko du ezkontideetako bat erroldatuta dagoen udalerriko Erregistro Zibilera edo Bake Epaitegira, dagokion izapideari hasiera emateko.
  • Ezkontideetako batek, gutxienez, udalerrian erroldatuta egon behar du.

Eskabidearen baldintzak

  • Eskabidea sinatu egin beharko da
  • Izapideak eskatzen du eskatzailea identifikatzea eta ziurtagiri digitalarekin sinatzea
  • Pertsona fisikoak diren eskatzaileak onartzen ditu
  • Pertsona juridikoak diren eskatzaileak onartzen ditu
  • Beste pertsona fisiko batek ordezkatutako pertsona fisikoak izatea ahalbidetzen du
URROZ-VILLA - P3124300I
C/ Santo Tomás, 5
31420 Urroz-Villa (Navarra)
Precarga de imagen Precarga de imagen